Itun Zaharra

Itun Berria

Job 3:10-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Ceren ez duen hersi ni ekarri nauen sabela eta ez dituen ondicoac ene beguietaric kendu.

11. Cenaco ez naiz amaren sabelean hil, edo sabeletic ilkitzean berehala galdu?

12. Certaco hartu naute alçora? certaco haci nau bulharrac?

13. Ecen orai lotan ixil nindagoque, eta ene loan phausu banuque

14. Lurreco erregue eta aitzindari, berençat bakar-lekuac alchatzen dituztenequin,

15. Edo urhea duten eta beren etcheac cilharrez bethetzen dituzten buruçaguiequin;

16. Edo ez nindaite bici, hilori gorde bat edo sorthuric arguia ikusi ez dutenac iduri.

17. Han, gaixtaguinac baratu dira tarrapatatic; han, lanac nekatu dituenec ardietsi dute phausua;

18. Han, elkarri beihala burdinaztatuac cirenac, ez dira guehiago estiratuac, ez dute ençuten laneraco manatzailearen minçoa.

19. Han dira handia eta ttipia, eta gathibua bere nausia ganic libro.

20. Cergatic eman çaiote arguia dohacabeari, eta bicia bihotzeco uherduran daudecinei?

21. Diruaren ondoan lur cilhatzen hari direnac iduri, herioaren beguira daude, eta etzaiote heldu;

22. Eta bozcario handitan dira, aurkitzen dutenean hobia.

23. Certaco eman çaio bicia bere bidea gordea duen guiçonari, Jaincoac ilhumbez inguratu duenari?

24. Auhenca nago jan aitzinean; ene marrumac iduri du ur-uharren orroa;

25. Ceren ethorri baitzait lotsatzen ninduen icialdura, eta beldur nincena guerthatu baitzait.

26. Ez ohartuarena ez dut eguin? ez naiz ixilic eta phausuan egotu? Eta halere ene gainera jautsi da Jaincoaren hasarrea.

Irakurri kapitulu osoa Job 3