Itun Zaharra

Itun Berria

Job 3:10-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Ceren ez duen hersi ni ekarri nauen sabela eta ez dituen ondicoac ene beguietaric kendu.

11. Cenaco ez naiz amaren sabelean hil, edo sabeletic ilkitzean berehala galdu?

12. Certaco hartu naute alçora? certaco haci nau bulharrac?

13. Ecen orai lotan ixil nindagoque, eta ene loan phausu banuque

14. Lurreco erregue eta aitzindari, berençat bakar-lekuac alchatzen dituztenequin,

15. Edo urhea duten eta beren etcheac cilharrez bethetzen dituzten buruçaguiequin;

16. Edo ez nindaite bici, hilori gorde bat edo sorthuric arguia ikusi ez dutenac iduri.

17. Han, gaixtaguinac baratu dira tarrapatatic; han, lanac nekatu dituenec ardietsi dute phausua;

18. Han, elkarri beihala burdinaztatuac cirenac, ez dira guehiago estiratuac, ez dute ençuten laneraco manatzailearen minçoa.

Irakurri kapitulu osoa Job 3