Itun Zaharra

Itun Berria

Job 3:1-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guero Jobec idequi çuen ahoa eta madaricatu çuen bere sorth-eguna,

2. Eta erran çuen:

4. Egun hura ilhumbetara aida bedi; Jaincoac hura ceru gainetic ez beça bilha, eta arguiac argui ez beça.

5. Ilhun beçate ilhumbeec eta herioaren itzalac, lanhoac har beça eta kiretsac kirestasunean ingura beça.

6. Xirimola belçac har beça gau hura; ez bedi konda urtheco egunetan, ez-etare sar hilabetheetan:

7. Gau hura egon bedi bakarra, nihorc ez beça laudoriorequin aipha.

8. Madarica beçate, eguna madaricatzen dutenec, Lebiathanen eraiquitzera daudecinec.

9. Hartaco gobelac itsu betza içarrac; iguric beça arguia, eta ikus ez beça ez hura, ez-etare jaiquitzen den arguizcorriaren ilkitzea;

10. Ceren ez duen hersi ni ekarri nauen sabela eta ez dituen ondicoac ene beguietaric kendu.

11. Cenaco ez naiz amaren sabelean hil, edo sabeletic ilkitzean berehala galdu?

12. Certaco hartu naute alçora? certaco haci nau bulharrac?

13. Ecen orai lotan ixil nindagoque, eta ene loan phausu banuque

14. Lurreco erregue eta aitzindari, berençat bakar-lekuac alchatzen dituztenequin,

15. Edo urhea duten eta beren etcheac cilharrez bethetzen dituzten buruçaguiequin;

16. Edo ez nindaite bici, hilori gorde bat edo sorthuric arguia ikusi ez dutenac iduri.

Irakurri kapitulu osoa Job 3