Itun Zaharra

Itun Berria

Job 26:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jobec aldiz ihardestean erran çuen:

2. Noren laguncera hari çare? herbal norbaiti? indar escas denaren habe jarcen çare?

3. Nor arguitu beharrez hari çare? çuhurciaric gabe den bat othe? eta çure umotasun handia erakutsi othe duçu?

4. Nor nahi içan duçu irakatsi? ala hatsaren emailea?

5. Hara non diganteac eta hequiequin egoten direnac dauden auhenez uren azpian.

6. Haren aitzinean ifernua biluz da, eta leceac estalguiric ez du.

7. Harec hedatu du ipharra hutsaren gainean, eta lurra dilindan eçarri du ezdeusaren gainean.

8. Harec lotzen ditu urac bere hedoietan, guciac ez ditecen batean eror beheiti.

9. Harec iduquitzen du bere tronua estaliric eta hedoiac hedatzen ditu haren gainera.

Irakurri kapitulu osoa Job 26