Itun Zaharra

Itun Berria

Job 24:8-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta hauquiec mendico uriaz bustiac dira, eta estalguiric ez içanez, harri azpiari josten dira.

9. Borcha eguinez, gaixtaguinec larrutu dituzte umeçurçac, eta biluci jende gaixoa.

10. Has eta soinecoric gabe dabilçanei eta gosez daudecinei escutic kendu diozcate ogui-burucac.

11. Hequien karben artean eguin dute egüerdico loa, eta mahatsa dolhareetan lehertu dutenac egarriz daude.

12. Hirietan guiçonac auhenez iduqui dituzte, eta sarrasquitu dituztenen boçac deihadar eguin du, eta Jaincoac ez du jasaiten goan dadien aspertua içan gabe.

13. Arguiari içan dira bihurri; ez daquizcate Jaincoaren bideac, eta ez dira haren bidexquez itzuli.

14. Goiz lehenetic jaiquitzen da guiçon hilçailea, bicia atheraten diote beharrari eta noharroinari; gabaz berriz, ohoina beçala içanen da.

15. Lagunaren emazteari darraicona ilhunari dago beguira, dioelaric: Nihorc ez nau ikusico; eta gordetzen du beguithartea.

16. Gabaz cilhatzen ditu etcheac, egun hitzartuan, eta ez dute arguiarequin, cer ikus.

17. Oharcabean heldu baçaiote argui-cirrinta, iduritzen çaiote herioaren itzala; eta ilhumbeca arguiz beçala dabilça.

18. Halacoa uraren axala baino arinago da. Madaricatua içan bedi lurrean haren çathia, ez bedi mahasquietaco bideaz ibil.

Irakurri kapitulu osoa Job 24