Itun Zaharra

Itun Berria

Job 24:4-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Iraulcen dituzte beharren bideac, eta batean çaphatzen dituzte lurreco guiçon emeac.

5. Berce batzu, basastoac mortuan iduri, ilkitzen dira beren lanera: harrapaquinari celatan egonez aphaincen dute beren haurren jatecoa.

6. Uztatzen dute berena ez duten landa, indarraren azpian eho dutenaren mahastian eguiten dute arnoa.

7. Guiçonac bulucic igorcen dituzte, soinecoac kencen diozcate, hotzetan estalguiric ez dutenei,

8. Eta hauquiec mendico uriaz bustiac dira, eta estalguiric ez içanez, harri azpiari josten dira.

9. Borcha eguinez, gaixtaguinec larrutu dituzte umeçurçac, eta biluci jende gaixoa.

10. Has eta soinecoric gabe dabilçanei eta gosez daudecinei escutic kendu diozcate ogui-burucac.

Irakurri kapitulu osoa Job 24