Itun Zaharra

Itun Berria

Job 24:3-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Harcen dute umeçurcen astoa, eta bahi eramaten dute alhargunaren behia.

4. Iraulcen dituzte beharren bideac, eta batean çaphatzen dituzte lurreco guiçon emeac.

5. Berce batzu, basastoac mortuan iduri, ilkitzen dira beren lanera: harrapaquinari celatan egonez aphaincen dute beren haurren jatecoa.

6. Uztatzen dute berena ez duten landa, indarraren azpian eho dutenaren mahastian eguiten dute arnoa.

7. Guiçonac bulucic igorcen dituzte, soinecoac kencen diozcate, hotzetan estalguiric ez dutenei,

8. Eta hauquiec mendico uriaz bustiac dira, eta estalguiric ez içanez, harri azpiari josten dira.

9. Borcha eguinez, gaixtaguinec larrutu dituzte umeçurçac, eta biluci jende gaixoa.

10. Has eta soinecoric gabe dabilçanei eta gosez daudecinei escutic kendu diozcate ogui-burucac.

11. Hequien karben artean eguin dute egüerdico loa, eta mahatsa dolhareetan lehertu dutenac egarriz daude.

12. Hirietan guiçonac auhenez iduqui dituzte, eta sarrasquitu dituztenen boçac deihadar eguin du, eta Jaincoac ez du jasaiten goan dadien aspertua içan gabe.

13. Arguiari içan dira bihurri; ez daquizcate Jaincoaren bideac, eta ez dira haren bidexquez itzuli.

Irakurri kapitulu osoa Job 24