Itun Zaharra

Itun Berria

Job 24:14-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Goiz lehenetic jaiquitzen da guiçon hilçailea, bicia atheraten diote beharrari eta noharroinari; gabaz berriz, ohoina beçala içanen da.

15. Lagunaren emazteari darraicona ilhunari dago beguira, dioelaric: Nihorc ez nau ikusico; eta gordetzen du beguithartea.

16. Gabaz cilhatzen ditu etcheac, egun hitzartuan, eta ez dute arguiarequin, cer ikus.

17. Oharcabean heldu baçaiote argui-cirrinta, iduritzen çaiote herioaren itzala; eta ilhumbeca arguiz beçala dabilça.

18. Halacoa uraren axala baino arinago da. Madaricatua içan bedi lurrean haren çathia, ez bedi mahasquietaco bideaz ibil.

19. Elhur-uretaric bero-kaldara iragan bedi, eta bere bekatuac heriotzera eraman beça.

20. Urricalpenac ahanz beça; harrac içan beitez haren goçotasun; orhoitzapenetan içan ez bedi, bainan çuhaitz alferra beçala ebaquia içan bedi.

21. Haci du ecen amatzen ez den barre-ta, eta onguiric ez dio eguin alhargunari.

22. Bere indar handian eragotzi ditu hazcarrac; eta buru eguin beharco duenean, biciaren gal beldur içanen da.

23. Jaincoac eman dio urriquitzeco astia; eta hura hartaz baliatu da hampurusqueriaco: bainan Jaincoaren beguiac haren urhatsen gainean daude.

24. Halacoac aphur batençat goratu dira; ez dute iraunen; aphalduac içanen dira gauça guciac beçala; eramanac eta lehertuac içanen dira oguien buruac beçala.

25. Hori hala ez bada, norc jaçar diçaquet gueçurtica, eta ene hitzez norc niri iratchic Jaincoaren aitzinean?

Irakurri kapitulu osoa Job 24