Itun Zaharra

Itun Berria

Job 21:5-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Çaudezquidate beguira, harri çaitezte eta erhia ezpainen aitzinean iducaçue.

6. Eta ni, orhoitzen naicenean, lazten naiz, eta ikarac jotzen du ene haraguia.

7. Certaco beraz gaixtaguinac dira bici, goratuac eta ontasunez gaindituac?

8. Hequien ondoregoac badirau hequien aitzinean, beren hurbilecoen eta ilobasoen mulçoaz inguratuac dira.

9. Hequien etcheac beldurcecoric gabe eta baquean dira, eta Jaincoaren açotea ez da hequien gainean.

10. Hequien behiac ernalcen dira eta ez dute hilori eguiten, erditzen dira eta ez dute umea galcen.

11. Hequien haurrac arthaldeac beçala ilkitzen dira eta jaucica hari dira beren jostetetan.

12. Escuetan dituzte atabala eta guitarra, eta organo-otsez bozten dira.

13. Ontasunen erdian daramatzate beren egunac, eta aphur batez jausten dira hobira.

14. Jaincoari erran diote: Urrunt hadi gu ganic, ez diagu hire bideez jaquitateric nahi.

15. Nor da Ahalorotacoa, guc hura cerbitzatzeco, eta cer atheratuco dugu hura othoizturic ere?

16. Halaric-ere urrun ni ganic gaixtaguinen asmua, ecen hequien ontasunac ez dira hequien escuco.

17. Cembatetan ez da iraunguitzen gaixtaguinen arguia, uholdea etzaiote gainera heldu, eta Jaincoac ez diozcate igorcen bere hasarrearen oinhaceac?

Irakurri kapitulu osoa Job 21