Itun Zaharra

Itun Berria

Job 21:24-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Haren barnea urinac gori daduca, eta muinac heçatzen diozca heçurrac.

25. Halacoa berria, bere arimaco uherduran hilcen da, eta ontasunac gabe.

26. Eta bizquitartean elkarrequin herrautsean lo eguinen dute, eta harrec bardin estalico dituzte.

27. Garbiqui eçagutzen ditut çuen gogoeta eta ene gainerateco iduripen gaixtoac.

28. Ecen dioçue: Cer eguin da buru-çagui horren etchea? Cer eguin dira gaixtaguinen olhac?

29. Galdeguioçue bideant edoceini, eta ikusico duçue horietaz orotaz jaquinsun dela;

30. Gaixtaguina, galdu behar den eguneco beguiratua dela, eta Jaunaren hasarreco eguneraino osoric dela eramana.

31. Ecen haren aitzinean norc jaçarrico dio bere bide gaixtoaz? norc bihurtuco diozca eguin dituen gaizquiac?

32. Hobira eramanen dute, eta idurico du harec duela hilen baldarnaco manamendua.

33. Eder içan çaio Cocitoco ur-heguiari; nihonereco guiçonqueta eramanen du bere ondotic, eta ecin erran becembat içanen du aitzinean.

34. Certan hari çarete beraz alferretan niri goçagarri eman beharrez, agueri denean çuen erranac ceiher eguiten dioela eguiari.

Irakurri kapitulu osoa Job 21