Itun Zaharra

Itun Berria

Job 21:20-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Bere beguiz ikusico du bere burua xahutua içaten, eta Ahalorotacoaren hasarreco uretic edanen du.

21. Cer axola luque ecen bere etcheaz bere ondotic, bardin erdiz-erdi gutituac ez balitu bere hilabetheac.

22. Nihor othe da cerbaiten irakasteco Jaincoari, handi-mandi gucien juiatzaileari?

23. Halacoa hilcen da azqueneraino goçaturic indarra, osagarria, ontasunac, çoriona;

24. Haren barnea urinac gori daduca, eta muinac heçatzen diozca heçurrac.

25. Halacoa berria, bere arimaco uherduran hilcen da, eta ontasunac gabe.

26. Eta bizquitartean elkarrequin herrautsean lo eguinen dute, eta harrec bardin estalico dituzte.

27. Garbiqui eçagutzen ditut çuen gogoeta eta ene gainerateco iduripen gaixtoac.

28. Ecen dioçue: Cer eguin da buru-çagui horren etchea? Cer eguin dira gaixtaguinen olhac?

29. Galdeguioçue bideant edoceini, eta ikusico duçue horietaz orotaz jaquinsun dela;

30. Gaixtaguina, galdu behar den eguneco beguiratua dela, eta Jaunaren hasarreco eguneraino osoric dela eramana.

31. Ecen haren aitzinean norc jaçarrico dio bere bide gaixtoaz? norc bihurtuco diozca eguin dituen gaizquiac?

32. Hobira eramanen dute, eta idurico du harec duela hilen baldarnaco manamendua.

33. Eder içan çaio Cocitoco ur-heguiari; nihonereco guiçonqueta eramanen du bere ondotic, eta ecin erran becembat içanen du aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa Job 21