Itun Zaharra

Itun Berria

Job 21:10-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Hequien behiac ernalcen dira eta ez dute hilori eguiten, erditzen dira eta ez dute umea galcen.

11. Hequien haurrac arthaldeac beçala ilkitzen dira eta jaucica hari dira beren jostetetan.

12. Escuetan dituzte atabala eta guitarra, eta organo-otsez bozten dira.

13. Ontasunen erdian daramatzate beren egunac, eta aphur batez jausten dira hobira.

14. Jaincoari erran diote: Urrunt hadi gu ganic, ez diagu hire bideez jaquitateric nahi.

15. Nor da Ahalorotacoa, guc hura cerbitzatzeco, eta cer atheratuco dugu hura othoizturic ere?

16. Halaric-ere urrun ni ganic gaixtaguinen asmua, ecen hequien ontasunac ez dira hequien escuco.

17. Cembatetan ez da iraunguitzen gaixtaguinen arguia, uholdea etzaiote gainera heldu, eta Jaincoac ez diozcate igorcen bere hasarrearen oinhaceac?

18. Içanen dira lastoa haicearen aitzinean beçala, eta xirimolac barraiatzen duen hautsa iduri.

19. Jaincoac semeei beguiratuco diote aitaren oinhacea, eta aitac eçagutuco du gaztigatua içan den orduan.

20. Bere beguiz ikusico du bere burua xahutua içaten, eta Ahalorotacoaren hasarreco uretic edanen du.

21. Cer axola luque ecen bere etcheaz bere ondotic, bardin erdiz-erdi gutituac ez balitu bere hilabetheac.

22. Nihor othe da cerbaiten irakasteco Jaincoari, handi-mandi gucien juiatzaileari?

23. Halacoa hilcen da azqueneraino goçaturic indarra, osagarria, ontasunac, çoriona;

24. Haren barnea urinac gori daduca, eta muinac heçatzen diozca heçurrac.

Irakurri kapitulu osoa Job 21