Itun Zaharra

Itun Berria

Job 20:6-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Haren hampurustasuna ceruraino igan baledi ere, eta haren buruac hedoiac jo baletza,

7. Azquenecotz gorotza beçala gal laiteque; eta hura ikusi çutenec erranen dute: Non da?

8. Histen den amets bat iduri, ez da aurkituren; iraganen da gauazco itchurapen bat beçala.

9. Ikusi çuen beguiac ez du guehiago ikusiren, eta bere lekuac ez du guehiago eçaguturen.

10. Haren semeac beharraren azpian ehoac egonen dira; bere escuec bihurturen diote berceei eguin gaizquia;

11. Haren heçurrac betheco dira haren gaztetasuneco çabarqueriez, eta harequin herrautsean eguinen dute lo.

12. Ecen gaizquia goço içanen çaioenean ahoan, gordeco du bere mihiaren azpian

13. Guphidetsico du, ez du utzico, eta bere cinçurrean gordeco du.

14. Haren oguia sabelean aspicaren minera bihurturen çaio.

15. Goiti eguinen ditu iretsi dituen aberastasunac, eta Jaincoac atheraturen ditu haren sabeletic.

16. Çurgaturen du aspiquen burua eta biperaren mihiac hilaraciren du.

17. (Ez ditu ikusiren hibaieco xirripac, ez-eta ezti eta burrazco latsac.)

18. Eguin dituen guciac ordainez jasanen ditu, eta ez da halere ahitua içanen; bere atzemanqueria gucien arabera, hambat ere içanen du egarceco;

Irakurri kapitulu osoa Job 20