Itun Zaharra

Itun Berria

Job 20:3-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Ençunen dut irakaspena, ceintaz baitarotaçu jaçarcen, bainan ene adimenduzco izpirituac bururatuco darot cer ihardets.

4. Hau badaquit, hastapenetic eta guiçona lurraren gainean eçarria içan denetic,

5. Gaixtaguinaren ospea laburra dela, eta aleguia-eguileen bozcarioa beguitzuli baten pare.

6. Haren hampurustasuna ceruraino igan baledi ere, eta haren buruac hedoiac jo baletza,

7. Azquenecotz gorotza beçala gal laiteque; eta hura ikusi çutenec erranen dute: Non da?

8. Histen den amets bat iduri, ez da aurkituren; iraganen da gauazco itchurapen bat beçala.

9. Ikusi çuen beguiac ez du guehiago ikusiren, eta bere lekuac ez du guehiago eçaguturen.

10. Haren semeac beharraren azpian ehoac egonen dira; bere escuec bihurturen diote berceei eguin gaizquia;

11. Haren heçurrac betheco dira haren gaztetasuneco çabarqueriez, eta harequin herrautsean eguinen dute lo.

Irakurri kapitulu osoa Job 20