Itun Zaharra

Itun Berria

Job 20:22-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Ase ditaqueenean, hestutzen eta ithotzen egonen da, eta gucizco oinhace bat erorico çaio gainera.

23. Bethe beça bere sabela, Jaincoac igor dioçon bere hasarrearen hatsa eta haren gainera uria beçala erorraraz detzan bere gueciac.

24. Burdinazco harmei itzurico da, eta cobrezco arrambelara da erorico.

25. Ezpata bulucia eta bere maguinatic atheratua da; dirdiratuz sarrasquituco du; ikaragarriqueria batzu harat-hunatza ibilico çaizco gainetic.

26. Ilhumbe guciac bilduac dira haren arimaco çolara; bizten ez den su batec iretsico du; bere olhan orotaz utzia, atsecabetan egonen da.

27. Ceruec arguitaraturen dute haren tzartasuna, eta lurra jaiquiren da haren contra.

28. Haren etcheco haurrac etsaiaren menean içanen dira, eta eramanac içanen dira Jaincoaren hasarreco egunean.

29. Hori da Jaincoac gaixtaguinari daducon çathia, Jaunac haren solas tzarrei emanen daroten primança.

Irakurri kapitulu osoa Job 20