Itun Zaharra

Itun Berria

Job 20:1-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Sophar Naamatharrac ihardestean erran çuen:

2. Caria hortaz asco gogoeta aldizcatzen dira ene baithan, eta ene gogoa baderamate alde batera eta bercera.

3. Ençunen dut irakaspena, ceintaz baitarotaçu jaçarcen, bainan ene adimenduzco izpirituac bururatuco darot cer ihardets.

4. Hau badaquit, hastapenetic eta guiçona lurraren gainean eçarria içan denetic,

5. Gaixtaguinaren ospea laburra dela, eta aleguia-eguileen bozcarioa beguitzuli baten pare.

6. Haren hampurustasuna ceruraino igan baledi ere, eta haren buruac hedoiac jo baletza,

7. Azquenecotz gorotza beçala gal laiteque; eta hura ikusi çutenec erranen dute: Non da?

8. Histen den amets bat iduri, ez da aurkituren; iraganen da gauazco itchurapen bat beçala.

9. Ikusi çuen beguiac ez du guehiago ikusiren, eta bere lekuac ez du guehiago eçaguturen.

10. Haren semeac beharraren azpian ehoac egonen dira; bere escuec bihurturen diote berceei eguin gaizquia;

11. Haren heçurrac betheco dira haren gaztetasuneco çabarqueriez, eta harequin herrautsean eguinen dute lo.

12. Ecen gaizquia goço içanen çaioenean ahoan, gordeco du bere mihiaren azpian

13. Guphidetsico du, ez du utzico, eta bere cinçurrean gordeco du.

14. Haren oguia sabelean aspicaren minera bihurturen çaio.

15. Goiti eguinen ditu iretsi dituen aberastasunac, eta Jaincoac atheraturen ditu haren sabeletic.

16. Çurgaturen du aspiquen burua eta biperaren mihiac hilaraciren du.

Irakurri kapitulu osoa Job 20