Itun Zaharra

Itun Berria

Job 2:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Jaincoaren haurrac ethorri ciren egun batez, eta Jaunaren aitzinean çaudecelaric, guerthatu cen Satan ere ethorri cela hequien artera, eta Jaunaren aitzinean çagoela.

2. Eta Jaunac erran çaroen Satani: Nondic heldu haiz? Hunec ihardestean erran çuen: Inguratu dut lurra eta gucia gaindi ibili naiz.

3. Eta Jaunac erran çaroen Satani: Ez duc ikusi Job ene cerbitzaria, haren iduricoric ez baita lurraren gainean, guiçon laino eta çucena, Jaincoaren beldurti, gaizquitic urruncen, eta oraino garbi beguiratzen dena? Hic ordean haren contra abiaraci nauc, hari alferretan atsecabe ematen.

4. Jaunari ihardestean Satanec erran çuen: Guiçonac berceen larrua berearençat eta dituen guciac bere biciarençat emanen ditu;

5. Bercela eçarroçu escua gainean, heçur-haraguietan uqui çaçu, eta orduan ikusiren duçu, hean benedicatuco çaituen beguithartera.

6. Jaunac erran çaroen beraz Satani: Horra non ducan escuan; utzoc hargatic bicia.

Irakurri kapitulu osoa Job 2