Itun Zaharra

Itun Berria

Job 19:3-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Huna hamarretan hari çaretela ni ahalquetara arthiqui beharrez, eta ni gaizqui erabilceaz etzaitzue beguithartea gorritzen.

4. Jaquingabe bat içatu banaiz ere, enetzat içanen da nasqui ene jaquingabetasuna.

5. Çuec berriz, ene contra jaiquitzen çarete eta atzeman nauten laidoez jaçarcen darotaçue.

6. Orai bederen eçagutaçue Jaincoac ez nauela bere erabaqui çucenaren arabera atsecabez eta açotez inguratu.

7. Minaren minez oihu eguinen dut, eta nihorc ez nau ençunen; marrasca eguinen dut, eta ez da içanen çucenari bere bidea emanen daroenic.

8. Jaunac hersi du ene bidea, eta ez naiteque iragan, eta ilhumbeac eçarri ditu ene bidexcan.

9. Biluci nau ene ospetic; kendu darot koroa burutic.

Irakurri kapitulu osoa Job 19