Itun Zaharra

Itun Berria

Job 19:20-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Haraguiac goanic, ene heçurrac larruari josi dira, eta ezpainac bakarric guelditu çaizquit horcen inguruan.

21. Urrical çaquizquidate, urrical, çuec bederen, ene adisquideac; ecen uquitu nau Jaunaren escuac.

22. Certaco darotaçue jaçarcen Jaincoac beçala eta ene haraguitic çarete asetzen?

23. Norc emanen darot iscribatuac içan ditecen ene hitzac? norc emanen darot içan ditecen liburu batean eçarriac,

24. Berun-hostoan burdin-çorrotaz, edo harriaren gainean cicelaz bernuçatuac?

25. Badaquit ecen bici dela ene Berreroslea, eta lurretic bizturen naicela azquen egunean;

Irakurri kapitulu osoa Job 19