Itun Zaharra

Itun Berria

Job 19:16-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Deithu dut ene muthila, eta ez darot ihardetsi; eta bada, ene ahoz othoizten nuen.

17. Ene hatsaz nakaiztu da ene emaztea, eta alferretan othoitz eguin diotet ene sabeleticaco umeei.

18. Çoroec berec escamiatzen ninduten, eta urrundu natzaiotenean, enetzat gaizqui erasten hari ciren.

19. Higüindu naute berce orduzco adisquide mamienec, eta guehienic maithatu dudana ene contra atheratu da.

20. Haraguiac goanic, ene heçurrac larruari josi dira, eta ezpainac bakarric guelditu çaizquit horcen inguruan.

21. Urrical çaquizquidate, urrical, çuec bederen, ene adisquideac; ecen uquitu nau Jaunaren escuac.

22. Certaco darotaçue jaçarcen Jaincoac beçala eta ene haraguitic çarete asetzen?

23. Norc emanen darot iscribatuac içan ditecen ene hitzac? norc emanen darot içan ditecen liburu batean eçarriac,

24. Berun-hostoan burdin-çorrotaz, edo harriaren gainean cicelaz bernuçatuac?

25. Badaquit ecen bici dela ene Berreroslea, eta lurretic bizturen naicela azquen egunean;

26. Jaunciren naicela berriz ene larruaz eta ene haraguian ikusiren dudala ene Jaincoa,

27. Ceina ikusiren baitut neronec, eta ez berce batec, eta ene beguiac egonen çaizco beguira. Hori da ene bihotzean jarria den iguriquitza.

28. Certaco dioçue beraz orai: Jaçar dioçogun, lopideac horren contra atzeman detzagun?

Irakurri kapitulu osoa Job 19