Itun Zaharra

Itun Berria

Job 19:11-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Haren hasarrearen hatsa ene contra jauci da, eta horrela nau iduqui etsai baten pare.

12. Harec igorri ohoinac ethorri dira, ene gainera eguin dute beren bidea, eta alde orotaric sethiatu dute ene olha.

13. Ene ganic urrun igorri ditu ene anaiac; eta ene eçagunac, arrotz batzu beçala, guibelatu dira ni ganic.

14. Ene hurbilec bazterrerat utzi naute; eta eçagutzen nindutenec ahanci naute.

15. Ene etchean çaudenec eta ene nescatoec arrotz bat beçala iduqui naute, nombaitzo bideanta beçala içatu naiz hequien beguietan.

16. Deithu dut ene muthila, eta ez darot ihardetsi; eta bada, ene ahoz othoizten nuen.

17. Ene hatsaz nakaiztu da ene emaztea, eta alferretan othoitz eguin diotet ene sabeleticaco umeei.

18. Çoroec berec escamiatzen ninduten, eta urrundu natzaiotenean, enetzat gaizqui erasten hari ciren.

19. Higüindu naute berce orduzco adisquide mamienec, eta guehienic maithatu dudana ene contra atheratu da.

20. Haraguiac goanic, ene heçurrac larruari josi dira, eta ezpainac bakarric guelditu çaizquit horcen inguruan.

21. Urrical çaquizquidate, urrical, çuec bederen, ene adisquideac; ecen uquitu nau Jaunaren escuac.

22. Certaco darotaçue jaçarcen Jaincoac beçala eta ene haraguitic çarete asetzen?

23. Norc emanen darot iscribatuac içan ditecen ene hitzac? norc emanen darot içan ditecen liburu batean eçarriac,

24. Berun-hostoan burdin-çorrotaz, edo harriaren gainean cicelaz bernuçatuac?

Irakurri kapitulu osoa Job 19