Itun Zaharra

Itun Berria

Job 19:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jobec aldiz, ihardestean erran çuen:

2. Noiz arteo atsecabe emanen dioçue ene arimari, eta ehoa iduquiren nauçue çuen erasiez?

3. Huna hamarretan hari çaretela ni ahalquetara arthiqui beharrez, eta ni gaizqui erabilceaz etzaitzue beguithartea gorritzen.

4. Jaquingabe bat içatu banaiz ere, enetzat içanen da nasqui ene jaquingabetasuna.

5. Çuec berriz, ene contra jaiquitzen çarete eta atzeman nauten laidoez jaçarcen darotaçue.

6. Orai bederen eçagutaçue Jaincoac ez nauela bere erabaqui çucenaren arabera atsecabez eta açotez inguratu.

7. Minaren minez oihu eguinen dut, eta nihorc ez nau ençunen; marrasca eguinen dut, eta ez da içanen çucenari bere bidea emanen daroenic.

8. Jaunac hersi du ene bidea, eta ez naiteque iragan, eta ilhumbeac eçarri ditu ene bidexcan.

9. Biluci nau ene ospetic; kendu darot koroa burutic.

10. Alde orotaric xahutu nau, eta galcen hari naiz; eta kendu darot ene phesquiça gucia, atheratua den çuhaitz bati beçala.

11. Haren hasarrearen hatsa ene contra jauci da, eta horrela nau iduqui etsai baten pare.

12. Harec igorri ohoinac ethorri dira, ene gainera eguin dute beren bidea, eta alde orotaric sethiatu dute ene olha.

13. Ene ganic urrun igorri ditu ene anaiac; eta ene eçagunac, arrotz batzu beçala, guibelatu dira ni ganic.

14. Ene hurbilec bazterrerat utzi naute; eta eçagutzen nindutenec ahanci naute.

15. Ene etchean çaudenec eta ene nescatoec arrotz bat beçala iduqui naute, nombaitzo bideanta beçala içatu naiz hequien beguietan.

Irakurri kapitulu osoa Job 19