Itun Zaharra

Itun Berria

Job 16:5-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Nic ere goça cinçazquetet ene hitzez, eta higui neçaque ene burua çuen gainera.

6. Hazcar cinçazquetet ene solasez, eta çuec guphidetsiz higui netzazque ene ezpainac.      

7. Bainan cer eguin? Minçatuco banaiz, ez da jabalduco ene oinhacea; eta ixilduco banaiz, ez da ene ganic urrunduren

8. Orai berriz, hestutzen nau ene oinhaceac, eta ezdeusetaratuac dira ene alderdiac.

9. Ene larruco cimurrec lekucotasun atheratzen dute ene contra, eta gueçurti bat jaiquitzen da ene aitzinera niri jaçarcen darotalaric.

10. Ene gainera bildu du bere errabia; eta dixidatzen nauelaric, horçac carrascatu ditu ene contra; ene etsaiac begui ikaragarri batzuequin beguiratu darot.

11. Ene gainera idequi dituzte beren ahoac; eta irain eguinez, jo naute mathelan; ene atsecabeez ase dira.

12. Jaincoac guiçon tzarren ahalen azpian lothu nau; gaixtaguinen escuetara nau arthiqui.

13. Ni, berce orduz aberats handi nincen hura, bat-batean naiz ehoa. Estecatu du ene lephoa, xehacatu nau, eta bere ukaldien xedetzat nau eçarri.

Irakurri kapitulu osoa Job 16