Itun Zaharra

Itun Berria

Job 14:6-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Aphur bat urrun çaite guiçona ganic, phausu har deçan, ethor daquion arteo azquen ordua, sariçalea bere egunaren akabançari dagoen beçala.

7. Çuhaitza ez dago etsian; adaburutzen badute, hostatzen da berriz, eta urthumeac mulçoca heldu çaizco.

8. Haren erroa çahartua balitz ere lurrean, haren ondoa iraunguia balago herrautsean,

9. Musquilduco da uraren usainera eta adaburua eguinen du lehembician landatu çutenean beçala.

10. Guiçona ordean hila, bilucia eta eceztatua denean non othe da?

11. Nola itsasotic urac goaten balira eta hibai bat husturic agorcen balitz;

12. Hala guiçona heriotzeco loan sarcen denean, ez da pizberrituco; cerua urratua içan dadien arteo, ez da ez iratzarrico, ez bere lotic jaiquico.

13. Norc emanen darot gueriça eta gorde neçaçun ene hobian, çure hasarrearen hatsa iragan arteo, eta berez diçadaçun nitaz orhoituco çaren ordua?

14. Uste duçu guiçon hila berriz bici daitequeela? Orai gudutan daramaztan egun guciez ene aldatzapenari beguira nago ethor dadien arteo.

Irakurri kapitulu osoa Job 14