Itun Zaharra

Itun Berria

Job 14:2-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Ilkitzen da lore bat iduri, eta oimpean lehercen dute, eta itzal bat beçala da eceztatzen, eta behinere ez dago hein berean.

3. Hura den beçalacoaren gainera çure beguiac idequitzeco eta hura çurequin juiamendutara erakarceco doi othe daducaçu?

4. Haci lohitic sorthua norc eguin deçaque xahu? ez othe çuc bakarric, Jauna?

5. Gutiac dira guiçonaren egunac; çure baithan dago cembat diren haren hilabetheac; çuc eçarri diozcatzu haren biciari iragan ez ditazqueen mugarriac.

6. Aphur bat urrun çaite guiçona ganic, phausu har deçan, ethor daquion arteo azquen ordua, sariçalea bere egunaren akabançari dagoen beçala.

7. Çuhaitza ez dago etsian; adaburutzen badute, hostatzen da berriz, eta urthumeac mulçoca heldu çaizco.

8. Haren erroa çahartua balitz ere lurrean, haren ondoa iraunguia balago herrautsean,

9. Musquilduco da uraren usainera eta adaburua eguinen du lehembician landatu çutenean beçala.

10. Guiçona ordean hila, bilucia eta eceztatua denean non othe da?

11. Nola itsasotic urac goaten balira eta hibai bat husturic agorcen balitz;

12. Hala guiçona heriotzeco loan sarcen denean, ez da pizberrituco; cerua urratua içan dadien arteo, ez da ez iratzarrico, ez bere lotic jaiquico.

Irakurri kapitulu osoa Job 14