Itun Zaharra

Itun Berria

Job 14:12-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Hala guiçona heriotzeco loan sarcen denean, ez da pizberrituco; cerua urratua içan dadien arteo, ez da ez iratzarrico, ez bere lotic jaiquico.

13. Norc emanen darot gueriça eta gorde neçaçun ene hobian, çure hasarrearen hatsa iragan arteo, eta berez diçadaçun nitaz orhoituco çaren ordua?

14. Uste duçu guiçon hila berriz bici daitequeela? Orai gudutan daramaztan egun guciez ene aldatzapenari beguira nago ethor dadien arteo.

15. Deithuco nauçu eta ihardetsiren darotzut; çure escuetaco lanari hedaturen dioçu çure escuina.

16. Ene urhats guciac kondatuac ditutzu, bainan barka çoçute ene bekatuei.

17. Çaku batean beçala ciguilatu ditutzu ene hobenac, bainan sendatu duçu ene tzartasuna.

18. Mendia lehercen denean urmariatzen da, eta harria bere lekutic eramana da;

19. Urac cilhatzen du harria, eta ur-jotzeac emequi emequi jaten du lurra çuc orobat xahutzen duçu guiçona.

20. Indar aphur bat eman dioçu, guero dadien bethico; aldatzen dioçu itchura eta kencen duçu hemendic.

21. Haren haurrac içan ditecen edo ospetsu, edo arbuiagarri, ez da içanen haren eçagutzaco.

22. Bainan, bici deno, haren haraguia oinhacez, eta arima bere gainean nigarrez egonen dira.

Irakurri kapitulu osoa Job 14