Itun Zaharra

Itun Berria

Job 12:11-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ez othe ditu beharriac berezcatzen hitzac, eta jalearen ahoac jatecoen goçoa?

12. Çaharretan da çuhurcia, bici lucean umotasuna.

13. Bainan Jaincoa baithan datza çuhurcia eta indarra, harec ditu asmua eta eçagutza.

14. Harec hausten duena, nihorc osa ez deçaque; guiçona hersten badu, ez da hari idequico dioenic.

15. Urac iduquitzen baditu, oro agortuco dira; eta uzten baditu, gainazpicatuco dute lurra.

16. Haren baithan dira indarra eta çuhurcia; harec eçagutzen du cein den enganatzaile, eta cein enganatua dena.

17. Conseilu-emaileac çoroqueriara azquenecotz erorrarazten ditu, eta juieac durduçadurara.

18. Erregueei ezpataco uhala kencen, eta guerria soka batez tincatzen daroete.      

19. Apheçac aphalcen eta handiac lurrerat arthiquitzen ditu.

20. Eguiatien ahoan aldatzen du solasa, eta çaharrei kencen daroete jaquitatea.

21. Erdeinua buruçaguien gainera ixurarazten du, xutitzen dituelaric lurrean ehoac çaudecenac.

22. Ilhumbeetan barna gordeac cirenac aguercen ditu, eta arguitara ilkiarazten du herioaren itzala.

23. Harec berhatzen, harec galcen ditu jendaiac, eta xahutuac cirenac harec osora bihurrarazten ditu.

24. Lurreco populuco buruçaguien bihotza itzulicatzen du, eta berac enganatzen ditu, urhats alferretan ibil ditecen bideric ez den toquitan.

Irakurri kapitulu osoa Job 12