Itun Zaharra

Itun Berria

Job 12:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jobec aldiz, ihardestean erran çuen:

2. Çuec bakarric çarete beraz guiçon, eta çuequin batean hilen othe da çuhurcia?

3. Nic ere çuec beçala badut bihotz bat, eta ene izpirituac ez du çuenaren minic; nor da ecen çuec daquiçuena ez daquienic?

4. Nic beçala bere adisquidearen iroiac hartuco dituenac deiagora eguinen dio Jaincoari, eta ençuna içanen da; ecen irrigarri dabila çucenaren lainotasuna.

5. Hura da criselu bat erdeinutan dena aberatsen gogocundeetan, bainan arguitzera dagona ordu berecian.

6. Nasaician dira ohoinen olhac, eta oçarqui hari dira Jaincoaren tarritatzen, noiz-etare harec emanac baitituzte guciac escuetara.

7. Çoaz aciendetara, eta irakatsiren darotzute; çoaz ceruco hegastinetara eta arguituren çaituzte.

8. Minça çaquizquio lurrari, eta ihardetsiren darotzu; eta minçaturen çaizquitzu itsasoco arrainec.

9. Nor da ez daquienic Jaunaren escuac eguin dituela horiec oro?

10. Haren escuan da bicia duen guciaren arima, guiçonaren haraguian den izpiritua.

11. Ez othe ditu beharriac berezcatzen hitzac, eta jalearen ahoac jatecoen goçoa?

12. Çaharretan da çuhurcia, bici lucean umotasuna.

Irakurri kapitulu osoa Job 12