Itun Zaharra

Itun Berria

Job 10:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Unhatua naiz bicitzeaz; erasiren dut ene buruaren contra, minçaturen naiz ene bihotzeco uherduran.

2. Erranen diot Jaincoari: Ez beneçaçu hobendun eçar; erakuts diçadaçu ceren nauçun hunela erabilcen.

3. Belztua eta ehoa banaducaçu, ni çure escuetaco lana, gaixtaguinen asmuari lagunça ematen badioçu, ongui othe da hori çure idurico?

4. Haraguizcoac othe dira çure beguiac, ala guiçonac ikusten duen beçala ikusten duçu çuc ere?

5. Guiçonaren egunac iduri othe dira çure egunac, eta çure urtheac guiçonen urtheac beçalacoac,

6. Çuc bilhatzeco ene gaizquia eta ikarceco ene bekatua,

7. Daquiçularic ez dudala eguin tzarqueriaric batere, eta nihor ez dela çure escutic ni athera neçaqueenic?

8. Çure escuec eguin içan naute, hequiec obratu naute naicen beçalacoa, eta orai hola xahuturen othe nauçu?

Irakurri kapitulu osoa Job 10