Itun Zaharra

Itun Berria

Job 1:7-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Jaunac erran çaroen: Nondic heldu haiz? Hunec ihardestean erran çuen: Inguratu dut lurra eta gucia gaindi ibili naiz.

8. Eta Jaunac erran çaroen: Ez duc ikusi Job ene cerbitzaria, haren iduricoric lurrean ez baita, guiçon laino, çucen, Jaincoaren beldurti eta gaizquitic urruncen dena?

9. Satanec Jaunari ihardestean erran çuen: Job alferretan othe da Jaincoaren beldur?

10. Ez othe ditutzu alde orotaric inguratu hura, haren etchea eta içate guciac? Ez othe duçu benedicatu haren escuetaco lana, eta haren ontasuna ez othe da berhatu lurrean?

11. Bainan guti bat heda çaçu escua, uqui çatzu goçatzen dituen guciac, hean benedicatuco çaituen beguithartera.

12. Jaunac erran çaroen beraz Satani: Huna non hire escuan diren harec dituenac oro; bakarric haren gainera ez beçac escua heda. Eta Satan ilki cen Jaunaren aitzinetic.

13. Bada, egun batez, nola Joben seme-alabac jaten hari baitziren eta arnoaren edaten beren anaia çaharrenaren etchean,

14. Jobi ethorri citzaioen berriquetari bat erran çaroena: Idiac iraulden hari ciren, eta astoac alhan çauden hequien aldean,

15. Eta Sabearrac jauci dira, oro eraman dituzte eta muthilac ezpataz jo, eta ni bakarric itzuri naiz çuri berriaren ekarceco.

16. Eta oraino minço celaric, ethorri cen berce bat, eta erran çuen: Jaincoaren sua erori da cerutic, eta ardiac eta muthilac jo eta erre ditu, eta nic bakarric ihes eguin dut çuri berriaren ekarceco.

17. Hura ere minço celaric oraino, ethorri cen berce bat, eta erran çuen: Caldearrac jarri dira hirur andanetan, cameluetara sarthu dira eta eraman dituzte; ezpataz jo dituzte muthilac ere, eta nic bakarric ihes eguin dut çuri berriaren ekarceco.

18. Hura minço cen oraino, eta hara non sarthu cen berce bat, eta erran çuen: Çure semeac eta alabac jaten hari cirelaric eta arnoaren edaten beren anaia çaharrenaren etchean,

Irakurri kapitulu osoa Job 1