Itun Zaharra

Itun Berria

Job 1:2-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta sorthu citzaizcon çazpi seme eta hirur alaba.

3. Eta haren içana cen çazpi mila ardi, hirur mila camelu, borz ehun idi-pare, borz ehun asto urrixa eta sehi hainitz. Eta cen guiçon hura handi iguzqui-aldeco jendaia gucien artean.

4. Eta haren semeac goaten ciren, eta ceinec bere egunean eta bere etchearen aldian, eguiten çuten barazcaria. Eta igorcen çuten beren hirur arreben bilha, hequiei berequin janaraz eta edanarazteco.

5. Eta barazcarico egunen ingurua eguin cenean, Jobec igorcen çuen hequietara, sainduesten cituen; eta arguitzeco jaiquiric, holocaustac escaincen cituen bakotcharençat. Ecic erraten çuen: Ene semeec beharbada bekatu eguin duquete eta beren bihotzetan Jaincoa ez benedicatu. Horrela egun oroz eguiten çuen Jobec.

6. Bada, halaco egun batez, Jaincoaren haurrac ethorri cirelaric Jaunaren aitzinera aguerceco, Satan ere aurkitu cen hequien artean.

7. Jaunac erran çaroen: Nondic heldu haiz? Hunec ihardestean erran çuen: Inguratu dut lurra eta gucia gaindi ibili naiz.

Irakurri kapitulu osoa Job 1