Itun Zaharra

Itun Berria

Job 1:13-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Bada, egun batez, nola Joben seme-alabac jaten hari baitziren eta arnoaren edaten beren anaia çaharrenaren etchean,

14. Jobi ethorri citzaioen berriquetari bat erran çaroena: Idiac iraulden hari ciren, eta astoac alhan çauden hequien aldean,

15. Eta Sabearrac jauci dira, oro eraman dituzte eta muthilac ezpataz jo, eta ni bakarric itzuri naiz çuri berriaren ekarceco.

16. Eta oraino minço celaric, ethorri cen berce bat, eta erran çuen: Jaincoaren sua erori da cerutic, eta ardiac eta muthilac jo eta erre ditu, eta nic bakarric ihes eguin dut çuri berriaren ekarceco.

17. Hura ere minço celaric oraino, ethorri cen berce bat, eta erran çuen: Caldearrac jarri dira hirur andanetan, cameluetara sarthu dira eta eraman dituzte; ezpataz jo dituzte muthilac ere, eta nic bakarric ihes eguin dut çuri berriaren ekarceco.

18. Hura minço cen oraino, eta hara non sarthu cen berce bat, eta erran çuen: Çure semeac eta alabac jaten hari cirelaric eta arnoaren edaten beren anaia çaharrenaren etchean,

19. Haice gaitz bat bat-batean jaiqui da mortuco aurkinçatic, kordocatu ditu etchearen lau izquinac, eta etcheac erorcean lehertu ditu çure haurrac, hil dira, eta ni bakarric itzuri naiz çuri berriaren ekarcera.

20. Orduan Job xutitu çuen, hautsi cituen bere soinecoac, eta burua murrizturic, lurrera eroriz, adoran jarri cen;

21. Eta erran çuen: Buluz ilki naiz ene amaren sabeletic eta buluz itzuliren naiz, harat: Jaunac eman, Jaunac kendu; nola baitzuen Jaunac atseguin, hala guerthatu da. Benedicatua içan bedi Jaunaren icena.

22. Horietan orotan Joben ezpainec etzuten bekaturic eguin, eta etzuen çoroqueria bat atheratu Jaincoaren contra.

Irakurri kapitulu osoa Job 1