Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 9:5-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Bakotcha bere anaiaz trufatzen da, eta ez du eguiaric erraten; ecen beren mihiei irakatsi diote gueçurrez minçatzen; bidegabe eguiten bermatu dira.

6. Cimarkutsuen erdian da çure egoitza, eta beren cimarkuen ariaz ez naute nahi içan eçagutu, dio Jaunac.

7. Horren gatic, hau dio armadetaco Jaunac: Huna labean urthuco eta frogatuco ditudala; ecen berceric cer eguinen dut ene populuco alabaren ariaz?

8. Hequien mihia, cilhatzen duen guecia da, maulazco solasac ditu; baquea dute ahoan adisquidearequin, eta ixilic celatac hedatzen diozcate.

9. Horien gainean ez othe naiz ikartuco? dio Jaunac; ala horrelaco jendaquiaz ez da aspertuco ene arima?

10. Mendiez nigar-marrascac arthiquiren ditut, eta deithoratzen egonen naiz oihanetaco leku ederrez; ceren erreac baitira, nihor ez baita guehiago handic iragaiten eta ez baitute ençuten jabearen minçoa; ceruco hegastinetaric abereetaraino, handic oro aldatu eta urrundu dira.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 9