Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 9:18-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Laster eguin beçate eta deithorea gure gainean abia; gure beguiec athera betzate nigarrac, eta uharretan urth beitez gure bethaçalac;

19. Ceren oihu min bat ençun baita Siondic: Nola erori gare desmasa eta ahalque gaitzaren azpira, utzi baitugu gure lurra eta eragotziac baitira gure olhac?

20. Emaztequiac, adi çaçue beraz Jaunaren hitza, eta çuen beharriec ardiets beçate haren ahoco solasa; eta irakatsoçue çuen alabei deithore eguiten, eta norc-berac bene hauçoari hil-kexuen eguiten.

21. Ceren herioa gure leihoetaric igan eta gure etcheetan sarthu baita, xahutzecotzat haurrac carriquetan eta gazteria placetan.

22. Erroçute: Huna cer dioen Jaunac: Eta lurraren gainera guiçon hilac erorico dira gorotza beçala eta belharra ephailearen guibelean beçala, eta nihor ez da içanen bilduco dituenic.

23. Hau dio Jaunac: Çuhurra bere çuhurciaz ez bedi espanta, hazcarra bere indarraz, aberatsa bere aberastasunez.

24. Bainan huntaz sendagaila içan beça, ene eçagutzeaz, eta jaquiteaz ni naicela Jauna, urricalmendu harcen dudada, çucena eta çucembidea lurraren gainean bihurcen ditudana; horiec dira ecen ene gogaraco, dio Jaunac.

25. Huna egunac heldu direla, dio Jaunac; eta ikarqueta eguinen dut ingurebaquiac diren gucien gainean;

26. Eguiptoaren, Judaren, Edomen, Amonen semeen eta Moaben gainean, eta buru murritz, mortuan egoten diren gucien gainean; ceren jendaia guciac ingurebaquigabeac baitira gorphutzez; aldiz Israelgo etche gucia bihotzez.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 9