Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 9:15-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Hargatic hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non populu hori hacico dudan ciçari-belharrez, eta min-ura emanen diot edatera.

16. Ez horiec, ez horien arbasoec eçagutu ez dituzten jendaqui batzuetan barraiaturen ditut; eta ezpata emanen daroet ondotic, xahutuac içan ditecen arteo.

17. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Beguira çaçue alde orotara; deith çatzue emaztequi deithoratzaileac, eta ethor beitez; jaquinac direnetara igorraçue, eta higui beitez.

18. Laster eguin beçate eta deithorea gure gainean abia; gure beguiec athera betzate nigarrac, eta uharretan urth beitez gure bethaçalac;

19. Ceren oihu min bat ençun baita Siondic: Nola erori gare desmasa eta ahalque gaitzaren azpira, utzi baitugu gure lurra eta eragotziac baitira gure olhac?

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 9