Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 9:10-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Mendiez nigar-marrascac arthiquiren ditut, eta deithoratzen egonen naiz oihanetaco leku ederrez; ceren erreac baitira, nihor ez baita guehiago handic iragaiten eta ez baitute ençuten jabearen minçoa; ceruco hegastinetaric abereetaraino, handic oro aldatu eta urrundu dira.

11. Jerusalemez eguinen ditut legar-metac eta erainsugueen ohanceac, eta desmasiari arthiquiren diozcat Judaco hiriac, nihor ez baita hequietan egonen denic içanen.

12. Cein da guiçon çuhurra hau ardiesten duena, eta ceinari adiaraz baitaquioque Jaunaren ahoco hitza, berceei errateco ceren ariaz den galdua lur hau, eta den errea mortu bat beçala, nihor ez baita guehiago hemen gaindi iragaiten?

13. Eta Jaunac erran du: Hori da ceren utzi duten nic eman leguea, ez duten ençun ene minçoa eta ez diren ene manamenduetan ibili;

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 9