Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 9:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Norc eçar ene buruan ura, eta nigarrezco ithurri bat ene beguietan, gau eta egun nigarrez banindagoque ene populuco alabaren hilez?

2. Norc eman niri mortuan bideanten etchola bat, utz ninçazque ene herritarrac eta urrun nindaite hequien ganic? Ecen guciac berceen emazteequin kutsatuac, legue-hausle bilduma bat dira.

3. Mihia hedatzen dute arrambela beçala, gueçurraren eta ez eguiaren igorceco; indar hartu dute lurrera, gaizquitic gaizquira iraganez, eta ez naute eçagutu, dio Jaunac.

4. Batbederac bere burua çain beça bere lagunaren ganic, eta ez bedi fida bere anaia edoceinen baithan; ceren anaia, anaia galdu beharrez baitabila eta adisquidea cimarkuzco urhatsetan.

5. Bakotcha bere anaiaz trufatzen da, eta ez du eguiaric erraten; ecen beren mihiei irakatsi diote gueçurrez minçatzen; bidegabe eguiten bermatu dira.

6. Cimarkutsuen erdian da çure egoitza, eta beren cimarkuen ariaz ez naute nahi içan eçagutu, dio Jaunac.

7. Horren gatic, hau dio armadetaco Jaunac: Huna labean urthuco eta frogatuco ditudala; ecen berceric cer eguinen dut ene populuco alabaren ariaz?

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 9