Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 8:3-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta iraulgui guciz tzar hortaric guelditu ditazqueenac, oro nic barraiatu ditudan toqui gucietan utziac direnac, herioaz hautatuco dire biciaz baino lehen, dio armadetaco Jaunac.

4. Eta erranen daroeçu: Hau dio Jaunac: Erorcen dena ez othe da xutitzen? eta bidetic makurtu dena ez othe da bihurcen?

5. Cergatic beraz Jerusalemen populua makurtu da hain hisia gaixtoan? Gueçurrari iratchiqui dire eta ez dute itzuli nahi.

6. Beguia eman dut, eta eman dut beharria: nihor ez da ona den gauçaz minçatzen; batec ez du bere bekatuaz penitencia eguiten, erranez: Cer eguin dut? Beren tarrapatari bihurtuac dohaci guciac, oldarrean gudurat eguiten duen çaldia iduri.

7. Miruac ceruan eçagutzen du bere muga; usoac, ainharac, cicoinac iduquitzen dute beren ethorceco muga: ene populuac ordean ez du eçagutu Jaunaren erabaquia.

8. Nolaz dioçue: Çuhurrac gare, eta Jaunaren leguea gurequin da? Eguiazqui iscribauen escu gueçurtiac gueçurra iscribatu du.

9. Çuhurrac, ahalquez estaliac, icituac, atzemanac dire; ecen eragotzi dute Jaunaren hitza, eta çuhurciaric hequien baithan ez da batere.

10. Hargatic emanen ditut bequien emazteac atzeei, hequien landac berce premu batzuei, ceren ttipienetic handieneraino guciac jaramanqueriari jarraiquitzen baitire; profetatic apheceraino, oro gueçurrez minço dire.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 8