Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 8:17-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ecen igorrico darozquitzuet sugue basilicac, ceinen contra xarmaric ez baita; eta asiquico çaituztete, dio Jaunac.

18. Ez da minic enea beçalacoric; bihotza hiratzen hari çain barnean.

19. Huna urrungo lurretic ene populuco alabaren marrasca: Jauna ez othe da Sionen, edo ez othe da Sionen hango erregue? Certaco samurraraci naute bada beren jaincomolde eta hutsalqueria arrotzez?

20. Uztaroa goan, uda akabatu, eta gu ez gare salbatuac.

21. Ene populuco alabaren oinhaceac oinhacetan naduca; belcic nago eta icialdurac josia.

22. Galaaden ez othe da sendacariric, edo sendatzaileric? Certaco bada ene populuco alabaren çauria dago idequiric?

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 8