Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 8:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta egun hequietan, dio Jaunac, beren hobietaric arthiquiac içanen dire Judaco erregueen heçurrac, aita hango buruçaguienac, eta aphecenac, aita profetenac, eta Jerusalemen egotu direnenac.

2. Eta hedatuco dituzte iguzquira, ilharguira eta ceruco içarreria gucira, ceinac baitituzte maithatu eta cerbitzatu, ceinen ondotic baitire ibili, ceinac baitituzte bilhatu eta adoratu: eta ez dire bilduac aita ehorciac içanen; ongarri pusca bat beçala lurraren gainean egonen dire.

3. Eta iraulgui guciz tzar hortaric guelditu ditazqueenac, oro nic barraiatu ditudan toqui gucietan utziac direnac, herioaz hautatuco dire biciaz baino lehen, dio armadetaco Jaunac.

4. Eta erranen daroeçu: Hau dio Jaunac: Erorcen dena ez othe da xutitzen? eta bidetic makurtu dena ez othe da bihurcen?

5. Cergatic beraz Jerusalemen populua makurtu da hain hisia gaixtoan? Gueçurrari iratchiqui dire eta ez dute itzuli nahi.

6. Beguia eman dut, eta eman dut beharria: nihor ez da ona den gauçaz minçatzen; batec ez du bere bekatuaz penitencia eguiten, erranez: Cer eguin dut? Beren tarrapatari bihurtuac dohaci guciac, oldarrean gudurat eguiten duen çaldia iduri.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 8