Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 7:20-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene iraquidura eta ene gaitzidura su-garretan jarcen diren leku horren gainera, guiçon, abere, lekuco çuhaitz eta lurreco fruituen gainera, eta lothuco da sua aita ez da hilen.

21. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çuen holocaustac eçar çatzue çuen bitimen gainera, aita jan çatzue haraguiac;

22. Ceren ez baitut çuen arbasoequin holocaustez eta bitimez iharduqui eta ez baitiozcatet manatu, Eguiptoco lurretic erakarri ditudan egunean.

23. Bainan hau da nic manatu diotedan gauça, nioelaric: Ençun çaçue ene hitza, eta ni içanen naiz çuen Jaincoa, eta çuec içanen çarete ene populua; eta ongui athera çaiteztençat, nic manatu bide gucietaric ibil çaitezte.

24. Eta ez dute ençun, aita ez dute beharria eman, bainau goan dira beren oldeetara, eta beren bihotz makurreco tzarquerietara; guibelatu dira, aita ez aitzinatu,

25. Horien arbasoac Eguiptoco lurretic ilki diren egunetic eta egun hau arteo. Eta çuen gana igorri ditut une cerbitzari profeta guciac, egun oroz, argui-hastean jaiquiz eta igorriz.

26. Eta ez naute ençun, eta ez dute eman beharria; bainan burugogortu dira eta beren arbasoec baino tzarquiago eguin dute.

27. Eta erranen diozcatzute solas hauquiec oro, eta etzaituzte ençunen; deithuco ditutzu, aita ez darotzute ihardetsico.

28. Eta erranen dioçute: Hau da jendaquia, bere Jainco Jaunaren minçoa aditu ez duena, eta irakasmena onhetsi ez duena; galdu da cintasuna eta hauquien ahotic kendua da.

29. Murritz eta arthicaçu çure ilea, aita goiti eguiçu deithore; ceren Jaunac hastandu eta utzi baitu begui hasarrez ikusten duen iraulguia;

30. Ecen Judaco umeec gaizquia eguin dute ene beguien aitzinean, dio Jaunac; behaztopagailuac eçarri dituzte ene icena deithua içan den etchean, haren liçuncea gatic.

31. Tophethen, ceina Enomen semeen haranean baita, eguin dituzte leku gorac, suan erretzeco beren semeac eta alabac, holacoric ez baitut manatu ez-eta ene gogoan iragan.

32. Horren gatic, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac, eta ez da guehiago erranen Topheth eta Enomen umeen harana, bainan Sarrasquico harana; aita hilac Tophethen ehorcico dituzte, berce lekuric ez içanez.

33. Eta populu hortaricaco hiliquia ceruco hegastinen eta lurreco basabereen bazca içanen, eta ez da içanen hequiec haiçatuco dituenic.

34. Eta Judaco hirietaric eta Jerusalemeco carriquetaric gueldiaracico ditut atseguinezco oihuac eta bozcariozco irrincinac, jaun esposaren cantuac eta andre esposarenac; ecen desmasian içanen da lurra.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 7