Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 7:15-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta ene aitzinetic iraiciren çaituztet; çuen anaiac oro, Efraim ganicaco iraulgui gucia iraici dudan beçala.

16. Çuc beraz ez eguin othoitzic populu horren alde; horiençat ez erabil aheriaric ez-eta errequeiric; eta ez eguin niri ceiherric, ceren ez baitzaitut ençunen.

17. Ez othe duçu ikusten cer eguiten duten horiec Judaco hirietan eta Jerusalemeco placetan?

18. Haurrec egurrac bilcen dituzte, aitec sua bizten eta emaztequiec orhatzen dute irina urinarequin, ophilen eguiteco ceru co erreguinari, jainco arrotzei sacrificioen eguiteco, eta ni hasarrera deitzeco.

19. Ni samurrarazten othe naute? dio Jaunac; ala beren buruac beguitharteco ahalquean eçarcen dituzte?

20. Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene iraquidura eta ene gaitzidura su-garretan jarcen diren leku horren gainera, guiçon, abere, lekuco çuhaitz eta lurreco fruituen gainera, eta lothuco da sua aita ez da hilen.

21. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çuen holocaustac eçar çatzue çuen bitimen gainera, aita jan çatzue haraguiac;

22. Ceren ez baitut çuen arbasoequin holocaustez eta bitimez iharduqui eta ez baitiozcatet manatu, Eguiptoco lurretic erakarri ditudan egunean.

23. Bainan hau da nic manatu diotedan gauça, nioelaric: Ençun çaçue ene hitza, eta ni içanen naiz çuen Jaincoa, eta çuec içanen çarete ene populua; eta ongui athera çaiteztençat, nic manatu bide gucietaric ibil çaitezte.

24. Eta ez dute ençun, aita ez dute beharria eman, bainau goan dira beren oldeetara, eta beren bihotz makurreco tzarquerietara; guibelatu dira, aita ez aitzinatu,

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 7