Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 7:11-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ohoin cilho bat bilhacatua othe da bada etche hori, ceintan deithua içan baita ene icena çuen aitzinean? Ni naiz, ni; nic ikusi çaituztet, dio Jaunac.

12. Çoazte Silora, ene lekura, ene icena hastetic egotu den toquira; eta ikusaçue cer eguin diodan Israelgo ene populuaren malçurqueriaren ariaz.

13. Eta orai, lan horiec oro eguin içan ditutzuelacoz, dio Jaunac, goicetic jaiquiz, eta minçatuz, minçatu natzaitzue, eta ez duçue ençun; nic deithu, eta ez duçue ihardetsi.

14. Etche huni, ceintan deithua içan baita ene icena eta ceinaren gainean alhatzen baituçue çuen phesquiça, eta çuei eta çuen arbasoei eman darotzuedan lekuari eguinen diotet Silori eguin içan diodana.

15. Eta ene aitzinetic iraiciren çaituztet; çuen anaiac oro, Efraim ganicaco iraulgui gucia iraici dudan beçala.

16. Çuc beraz ez eguin othoitzic populu horren alde; horiençat ez erabil aheriaric ez-eta errequeiric; eta ez eguin niri ceiherric, ceren ez baitzaitut ençunen.

17. Ez othe duçu ikusten cer eguiten duten horiec Judaco hirietan eta Jerusalemeco placetan?

18. Haurrec egurrac bilcen dituzte, aitec sua bizten eta emaztequiec orhatzen dute irina urinarequin, ophilen eguiteco ceru co erreguinari, jainco arrotzei sacrificioen eguiteco, eta ni hasarrera deitzeco.

19. Ni samurrarazten othe naute? dio Jaunac; ala beren buruac beguitharteco ahalquean eçarcen dituzte?

20. Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene iraquidura eta ene gaitzidura su-garretan jarcen diren leku horren gainera, guiçon, abere, lekuco çuhaitz eta lurreco fruituen gainera, eta lothuco da sua aita ez da hilen.

21. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çuen holocaustac eçar çatzue çuen bitimen gainera, aita jan çatzue haraguiac;

22. Ceren ez baitut çuen arbasoequin holocaustez eta bitimez iharduqui eta ez baitiozcatet manatu, Eguiptoco lurretic erakarri ditudan egunean.

23. Bainan hau da nic manatu diotedan gauça, nioelaric: Ençun çaçue ene hitza, eta ni içanen naiz çuen Jaincoa, eta çuec içanen çarete ene populua; eta ongui athera çaiteztençat, nic manatu bide gucietaric ibil çaitezte.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 7