Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 7:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna minçatu citzaioen Jeremiasi, cioelaric:

2. Çaude Jaunaren etcheco athean, eta han goraqui athera çaçu solas hau, eta erraçu: Adi çaçue Jaunaren hitza, Judaco guiçonac, athe hauquietaric sarcen çaretenac Jaunaren adoratzeco.

3. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: onerat ematzue çucembideac eta çuen lehiac, eta çuequin eguinen dut ene egoitza leku huntan.

4. Ez fida gueçurrezco elheetan dioçuelaric: Jaunaren temploa, Jaunaren temploa, Jaunaren temploa, da hau.

5. Ecen çuen bideac eta lehiac oneco alderat bidatzen baditutzue; guiçonaren eta bere lagunaren artean çucenari bere bidea ematen badioçue;

6. Arrotzari, umeçurçari eta alhargunari ez badioçuete bidegaberic eguiten; odol hobengabea leku huntan ez baduçue ixurcen, eta jainco arrotzen ondotic ez baçarete cerorren gaitzetan ibilcen;

7. Ene egoitza çuequin eguinen dut leku huntan, mendetic mendetaco çuen arbasoei eman içan diotedan lurrean.

8. Huna ordean çuec ematen duçuela çuen sinhestea deusere baliatuco etzaizquitzuen elhe gueçurrezcoetan:

9. Hari çarete ebasten, hilcen, berceen emasteequin lohitzen, gueçurrez cin eguiten, Baali libacione eguiten, eta jainco arrotz eçagutu ez ditutzuenen ondotic çabilçate.

10. Eta ethorri eta ene aitzinean jarri çarete etche huntan, ceintan deithua içan baita ene icena; eta erran duçue: Salbatuac gare, tzarqueria horiec oro eguin ditugun arren.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 7