Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 6:20-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Certaco ekarcen daroztatzue Sabaco isensua eta urrungo lurretic kanabera usain goçocoa? Çuen holocaustac ez dira onhetsiac, eta çuen bitimac ez dira ene gogaraco.

21. Aria hortaz, hau dio Jaunac: Xahupena igorriren dut populu horren gainera; burhasoac erorico dira umeequin batean; hauço eta hurco, guciac galduco dira.

22. Hau dio Jaunac: Hara non ipharreco lurretic ethorrico den populu bat; eta jendaia handi bat jaiquico da lurraren burutic.

23. Guecia eta ezpata hartuco ditu; odolcoia da eta urricalcen ez dena; haren boçac burrumba eguinen du itsasoac beçala; iganen dira çaldietara, hala-nola guduraco aphaindu den guiçona, çure contra, Siongo alaba.

24. Aditu dugu haren omena eta gure escuac ilhaunduac dira; hesturac eta oinhaceec hartu gaituzte, erditzen hari dena beçala.

25. Ez ilki landetara, ez jo bideari, ceren etsaiaren ezpatac bazterrac ikaran baitaduzquitza.

26. Ene populuco alaba, çurdatza jaunçaçu, hautsez estal çaite; eguiçu nigar, deithore min, seme bakarrarençat beçala; ceren terrepentean ethorrico baita xahutzailea gure gainera.

27. Frogatzaile hazcar çaitut ene populuaren gainean eçarri; eta jaquinen eta frogaturen duçu horien bidea.

28. Aitzindari horiec oroc makurrera eguin dute, cimarkuz cimarku dabilça; cobre eta burdina dira; guciac galdu-çabartuac dira.

29. Hauscoa ethendu da, beruna suan iraunguitu; urçailea alferretan haritu da urcen; ecen horien malçurqueriac ez dira iraunguitu.

30. Deith çatzu cilhar aiçuna, ceren iraici baititu Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 6