Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 6:15-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Ahalquearen azpian dira, hatsgarriqueria eguin dutelacotz; edo hobequi errateco ahalqueac berac ez ditu ahalcatu, eta gorritzen ez daquite; horren gatic erorcen direnequin lurra joco dute, açurrialdico egunean erorico dira, dio Jaunac.

16. Hau dio Jaunac: Çaudezte bideen gainean; ikusaçue, eta galda çaçue bidexca çaharrez, cein den bide ona, eta hartaric ibil çaitezte, eta çuen arimençat aurkituren duçue phausua. Eta ihardetsi dute: Ez gare ibilico.

17. Atalariac eçarri ditut çuen çain. Adi çaçue turutaren otsa. Ez ihardetsi dute: Ez dugu adituco.

18. Horren gatic, adi çaçue, jendaiac; eçagutaçu, baldarna, cembatecoac eguinen diozcatedan.

19. Adi çac, lurra: Huna nic populu horren gainera erakarriren ditudan gaitzac, horren asmuen fruituac; ceren ez dituzten ençun ene hitzac eta hastandu duten ene leguea.

20. Certaco ekarcen daroztatzue Sabaco isensua eta urrungo lurretic kanabera usain goçocoa? Çuen holocaustac ez dira onhetsiac, eta çuen bitimac ez dira ene gogaraco.

21. Aria hortaz, hau dio Jaunac: Xahupena igorriren dut populu horren gainera; burhasoac erorico dira umeequin batean; hauço eta hurco, guciac galduco dira.

22. Hau dio Jaunac: Hara non ipharreco lurretic ethorrico den populu bat; eta jendaia handi bat jaiquico da lurraren burutic.

23. Guecia eta ezpata hartuco ditu; odolcoia da eta urricalcen ez dena; haren boçac burrumba eguinen du itsasoac beçala; iganen dira çaldietara, hala-nola guduraco aphaindu den guiçona, çure contra, Siongo alaba.

24. Aditu dugu haren omena eta gure escuac ilhaunduac dira; hesturac eta oinhaceec hartu gaituzte, erditzen hari dena beçala.

25. Ez ilki landetara, ez jo bideari, ceren etsaiaren ezpatac bazterrac ikaran baitaduzquitza.

26. Ene populuco alaba, çurdatza jaunçaçu, hautsez estal çaite; eguiçu nigar, deithore min, seme bakarrarençat beçala; ceren terrepentean ethorrico baita xahutzailea gure gainera.

27. Frogatzaile hazcar çaitut ene populuaren gainean eçarri; eta jaquinen eta frogaturen duçu horien bidea.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 6