Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 6:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eguiçue bihotzez, Benjaminen umeac, Jerusalemen erdian; Thecuan durrundaraz çaçue turuta, eta Bethacaremen gainean alcha çaçue bandera; ceren ipharretic aguertu baitira gaitz eta sarrasqui handiac.

2. Siongo alaba andre eder eta samur baten erkide eguin dut.

3. Haren gana ethorriren dira arçainac eta hequien arthaldeac; haren inguruan landatu dituzte olhac; bakotchac manaturen ditu escupean dituzqueenac.

4. Guerla sainduetsaçue haren contra; jaiqui, igan gaitecen egüerdi bethean çorigaitz guri, ceren beheititu baita eguna, luçatu baitira arratseco itzalac.

5. Jaiqui, içan gaitecen gabaz eta urra detzagun horgo etcheac;

6. Ceren hau baitio armadetaco Jaunac: Ebacatzue haren oihanac eta tranchadaz ingura çaçue Jerusaleme hori da ene aspercundeco hiria, cer-nahi gaixtaqueria bada horren erdian.

7. Nola urteguiac hotzarazten baitu bere ura, hala Jerusalemec hoztasunean eguiten du malçurqueria; hor ez da gaixtaqueriaric eta harrapaqueriaric baicic aditzen; hortic ukaldi eta sarrasqui berriac ene aitzinera igaiten dira bethi.

8. Argui çaiteci, oi Jerusaleme, beldurrez-eta çutaz eguin deçadan mortu eta nihor ecin-egonezco toqui bat.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 6