Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 52:8-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Caldearren armada berriz, erregueri ondotic jarraiqui citzaion; eta Jericoco ondoan den mortuan atzeman çuten Sedecias; eta haren lagun guciec ihes eguin çuten haren ganic.

9. Eta erregue atzeman çutenean, eraman çuten Babilonaco erregueren aitzinera, Erreblathara, ceina Ematheco lurrean baita; eta Nabucodonosorrec eman cioen bere erabaquia.

10. Babilonaco erreguec hilaraci cituen Sedeciasen semeac haren beguien aitzinean; Judaco aitzindariac ere, oro hilaraci cituen Erreblathan.

11. Sedeciasi atheratu ciozquien beguiac, eta burdinaztaturic Babilonaco erreguec Babilonara eraman çuen, eta presondeguico etchean eçarri çuen bere heriotzeco eguna arteo.

12. Aldiz, borzgarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, hura baitzen Nabucodonosor, Babilonaco erregueren hemeretzigarren urthea; Nabuçardan, armadaco buruçaguia, ceina egoten baitzen Babilonaco erregueren aitzinean, ethorri cen Jerusalemera.

13. Su eman cioten Jaunaren temploari eta erregueren jaureguiari, eta erre cituen Jerusalemeco etche guciac, eta sua eçarri çuen etche handi gucietan.

14. Eta buruçaguiarequin cen Caldear armada guciac inguruan eragotzi çuen Jerusalemeco harrasia oro.

15. Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, eraman cituen berequin populuco beharretaric eta gaineraco jende xeheetaric hirian guelditu cirenac; eta ihesliarretaric Babilonaco erregueren gana iragan cirenac, eta gaineraco populua.

16. Beharretaric aldiz, Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, utzi cituen mahastiçainac eta laborariac.

17. Caldearrec halaber haute cituzten Jaunaren etchean ciren cobrezco habeac eta oinac, eta cobrezco itsasoa, Jaunaren etchean cena, eta Babilonara eraman çuten hequietaricaco cobre gucia.

18. Eta eraman cituzten berz, çartaguina, maniurra, xata, xurrutto eta Jaunaren cerbitzuco unci cobrezco guciac; eta

19. Armadaco buruçaguiac eraman cituen pegarrac, isensunciac, gorgoilac, azpilac, gainderailuac, xurruac eta xatac; urhezcoac baciren, urhezcoac; cilharrezcoac baciren, cilharrezcoac.

20. Eta hartu cituen bi habeac, itsasoa eta haren azpico hamabi idi cobrezcoac, Salomon erregueac Jaunaren etchean eguinaraci cituenac: ecin jo citaqueen unci hequietaric orotaricaco cobrearen hazta.

21. Habeetaric bakarrac bacituen bada, hemeçorci beso gora, eta inguratua cen hamabi besoco soka batez; lodi cen, berriz, lau erhiz, eta barnez hutsa cen.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 52