Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 52:27-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Eta Babilonaco erreguec jo eta hilaraci cituen Erreblathan, Ematheco lurrean; eta Juda eramana içan cen bere lurretic.

28. Hau da Nabucodonosorrec desherritu çuen populutzea: Çazpigarren urthean hirur mila hogoi eta hirur Judu

29. Hemeçorcigarren urthean, Nabucodonosorrec eraman cituen Jerusalemdic çorci ehun hogoi eta hamabi arima.

30. Nabucodonosorren hogoi eta hirugarren urthean, Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac eraman cituen çazpi ehun berrogoi eta borz Judu. Beraz eramanac içan ciren guciac helcen ciren lau mila eta sei ehun arimetara.

31. Eta guerthatu cen, Joaquin, Judaco erregue, herraldatua içan cenetic hogoi eta hamaçazpigarren urthean, hamabigarren hilabethean, hilabethearen hogoi eta borcean, Babilonaco erregue Ebilmerodaquec, erreguetu cen urthe berean, burua alcharaci cioela Joaquini, Judaco erregueri, eta ilkiaraci çuela presondeguico etchetic.

32. Eta eman ciozcan solas goçoac, eta eçarraraci çuen haren tronua, Babilonan bere ondotic cituen erregueen tronuen gaineco aldean.

33. Aldaraci ciozcan presondeguico soinecoac eta bere aitzinean janaraci cioen bethi bici içan ceno.

34. Babilonaco erreguec ematen ciozcan bethi jatecoac egun bakotchecotzat esleituac, haren hilceco eguneraino haren bicico egun oroz.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 52