Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 52:24-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Armadaco buruçaguiac hartu cituen Saraias, lehembicico apheça, Sophonias, bigarren apheça, eta templo-sarceco hirur çainac.

25. Eta hiritic eraman cituen, guerlaco guiçonac manatzen cituen ebaqui bat; eta çazpi guiçon, erregueren beguithartea ikusten çutenetaric, ceinac hirian atzemanac içan baitziren; eta soldadoetaco aitzindari iscribaua, soldado berriac frogatzen cituena; eta hango populuticaco hirur hogoi guiçon, hiriaren erdian atzemanac içan cirenac.

26. Bada, Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, hartu eta eraman cituen Babilonaco erregueren aitzinera, Erreblathara.

27. Eta Babilonaco erreguec jo eta hilaraci cituen Erreblathan, Ematheco lurrean; eta Juda eramana içan cen bere lurretic.

28. Hau da Nabucodonosorrec desherritu çuen populutzea: Çazpigarren urthean hirur mila hogoi eta hirur Judu

29. Hemeçorcigarren urthean, Nabucodonosorrec eraman cituen Jerusalemdic çorci ehun hogoi eta hamabi arima.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 52